lunes, 13 de octubre de 2014

Kondia-Imcar-i buruzko jardunaldi teknikoak

Urriak 10ean, departamentuko irakasleak diren Jesús Mª Olaiz, Inaxio Atondo, Aritz Barrenetxea eta Luis García IMH-n egon ziren (Elgoibar) aipatutako jardunaldi teknikoan. Bertan, fresaketa eta eragiketa mota berriak aztertu ziren eta ondoko gaiak jorratu ziren:

Fresaketa familia berriak: QMAX eta QMILL
  • Arbastuketatik akabera arte euskarri berdinarekin.
  • Plaka berberak diametro guztietarako (Ø12-tik a Ø80 arte).
  • 6 plaka geometria desberdin arte.
  • Lehiakideek baino potentzia kontsumo baxuagoa.
  • Tresna kopuruaren arrazionalizaketa.
  • Tailerrean behar den euskarri kopuruaren jaitsiera.
Zulaketa, hariztatze, otxabuketa edo mandrinaketa 62HRc-etako altzairu tenplatuan

Produktuari balio erantsia emateko ezinbesteko osagaiak:
  • 62 HRc arteko materialentzat. 
  • Geometria eta estaldura berriak.
  • Azken orduko ezustekoentzako irtenbideak.
  • Hari diametro ohikoen izkinentzako.
  • Ekoizlearen webgunetik hariztaketaren programazioan lagundu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.